Maiatzaren 4an gazta tarta egin genuen DBH3ko ikasleok eta bi klasetan egindako esfortzuak merezi izan zuen. Hasteko, taldeak egin genituen eta bakoitzak zer ekarri erabaki genuen. Talde bakoitzak tarta egiteko zerbait erosi behar zuen: gailetak, nata, philadelphia, mermelada… Gazta tartak ekologikoa izan behar zuenez, produktuen etiketak begiratu eta ekologikoenak … [Read more...]
SOLIDARITATE PINTXOA
Solidaritate Pintxo ekimenean parte hartzeko aukera bikaina izan genuen larunbatean, maiatzaren 7an, Azkoitiko plazako Kontzejupean, hots, pintxo eta trago ederrak hartu eta, bide batez, behartsuei laguntzeko aukera. Gazteak eta Garapena taldekoek barra handia prestatu zuten goizean goiz. Gure laguntzaileek etxean egindako pintxoak, opil eta bizkotxoak laster hasi ziren … [Read more...]
UDAL FOROA
Agenda 21eko kideak 9:30ean udaletxe aurrean elkartu gara. Udaletxera igo eta denok batera eseri gara Gure konpromisoak eta eskaerak kontatu dizkiogu alkateari, Power Point bat ikusten ari ginen bitartean. Alkateak arreta handiz konpromiso eta eskariak entzun ditu. Kontatu dugun guztia egia dela eta saiatuko dela gure eskariak betetzen esan digu baina guk ere gure konpromisoak … [Read more...]
HERRIKO FOROA
Atzo, apirilaren 14an, Floreaga eta Xabier Munibe ikastolako Agenda 21eko ordezkariak elkartu ginen Elkargunean. Bertan Amaia zegoen, udaletxeko teknikaria eta gure lanari buruz hitz egin genion. 15:00ean DBH-ko ikasleak soilik joan ginen eta egindako lanaren berri eman genion ziklozka. Ondoren hartu genituen konpromisoak eman genituen eta azkenik gaiari buruz eskaera batzuk … [Read more...]












