Badator Korrika! Eta gaurkoan Korrika Txiki egin dugu herriko kaleetan zehar. Urduritasuna eta irribarreak lagun, korrika aritu gara lekukoa elkarri emanez. Eguzkia eta guzti atera da Korrikari babesa eman diogunean. Izan ere, argi dugu gu ere euskara garela, euskaraz bizi nahi dugula. Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa Korrika! Azkoitian ere euskararen alde! … [Read more...]
San Jose egoitzara kantari
Urteroko ohiturari jarraituz, Floreagako laugarren mailako ikasleak, San Jose astea dela aprobetxatuz, San Jose Egoitzara egin dugu bisita. Ate aurrean, urduritasuna eta emozioa lagun izan ditugu. Aurreko asteetan hainbeste entsaiatu ditugun ekintzak prest zeuden jende aurrean egiteko. Oraingo honetan asko izan dira: aurreskua, xirula, betiko doinu zaharrak abestu … [Read more...]
Pello Añorga izan dugu gaur bisitan
Goiz berezia izan zen atzokoa 6. mailako ikasleentzat. Pello Añorga izan genuen ikastetxean eta ikasleek ordu betez berarekin hitz egiten aritzeko aukera izan zuten. “Idazleak ikastetxean” programaren baitan etorri zitzaigun Pello. mailan nahiko ezaguna dugu Pello. 5. mailan “Astroak gara” liburua irakurtzen dugu. Oso liburu aproposa adin honetako ikasleentzat, … [Read more...]
Gozatu ederra bertsoaren aitzakian
Udaberriaren atarian, urtero bezela, Eskolarteko bertso idatzien txapelketa iritsa da. Aurreko urteetan bezalaxe Azpeitiko Basozabalen izan zen Urolako saioa. LH eta DBHko maila ezberdinetako 22 ikaslek hartu zuten parte aurtengoan eta goiz pasa ederra egiteko aukera izan genuen bertsoaren aitzakian. Ia-ia oharkabean euskal kulturan hainbesteko pisua eta indarra duen … [Read more...]



