Apirilaren 30ean On Bosko antzokian LH 5 eta LH 6ko ikasleok jaialdi berezi bat eskaini genien gurasoei. Hilabete inguru aritu ginen Euskerako klaseetan saioa prestatzen eta azkenean gurasoen aurrean jaialdi bikaina eskaini genuen. Jaialdia berezia izan zen, bertsotan egin baikenuen: denon artean gaiak zehaztu, koplak osatu eta serio-serio entseiatu ondoren geure lanaren … [Read more...]
Irakurtzea begiak zabalik amestea da
Liburuaren eguna 2026 Liburuaren eguna oso modu berezian ospatzen dugu gure eskolan. Liburuak irakurtzeaz gain, istorioak bizitzea eta familian partekatzea izaten da helburua, eta horretarako bisitari paregabeak izan ditugu gurean. Hainbat ikasleren aita, ama, aitona eta amonen laguntzari esker, gure gelak magiaz bete dira. Euskara, gaztelania, ingelesa, arabiera, urdua, … [Read more...]
Egunean Behin – 20. denboraldia
Egunean Behin jokoaren 20. denboraldia amaitu zen martxo amaieran. 8 astez garatu den denboraldi honetan, astero-astero 40.000 lagun baino gehiagok jokatu dute. Gure DBHko ikasleak ere aritu dira egunero euskaraz eta euskararekin jolasean. Bi kategorietan banatuta oso gustura aritu dira euren artean nork galdera gehiago asmatu. Bejondeizuela guztioi, eta zorionak gure … [Read more...]
Floreagako Haur Eskola
FLOREAGAKO HAUR ESKOLA Animatu eta etorri gu ezagutzera! 2026-27 ikasturterako matrikulazio-aldia (irailetik aurrera hasteko) apirilaren 13tik maiatzaren 13ra izango da. Floreagako haur eskola hamaika hilabetez dago zabalik; irailetik uztailaren amaierara arte, baita bi urteko umeentzat ere. Goizeko 07:30etik arratsaldeko 17:00etara dago irekita. Informazio gehiago behar … [Read more...]



