BERTSO JAIALDIAK ETA SARIAK Aurten ere oparoa izan da bertsolaritzaren uzta Floreaga ikastetxean. Beti bezala gogotsu hartu dugu parte, Bertsozale elkarteak, udalaren laguntzaz, ikastetxeetan garatzen duen Ahozkotasun proiektuan. Eta emaitza ezin hobeak eman ditu proiektuak. Euskara lantzeko aparteko tresna dugun bertsolaritzak izugarrizko eragina du ikasleen motibazioan … [Read more...]
DBH 4 AGURRA
2008ko iraila. Data hori izan zen gutako bakoitzaren bizia guztiz markatuko zuen etapa berri baten hasiera. Bide luze, eta aldi berean ez hain luze, baten hasiera. Ume txiki ginela sartu gintuzten Floreaga ikastetxera, ezezagunari bildurrez eta bertan zer aurkituko genuen jakin gabe. Ezagutzen ez genituen aurpegiz beteriko gela bat aurkitu genuen eta bertan pasa genituen … [Read more...]
ZIENTZIA AZOKA
Ekainak 15ean, DBH 1 eta 3koak Azpeitiako zientzia azokan izan ginen klasean landutako proiektuak jendeari erakustearren. DBH 1ekoek, ibaialdeko proiektuan parte hartu zuten; hau da, Urola ibaiaren, Uxerreko errekaren eta Txalon errekaren arteko desberdintasunak aztertu zituzten. Aldiz, DBH 3koek, flysh-a aztertu eta bertako hondarra, alga, … [Read more...]
KANTU JIRA
Bi urteetako geldialdiaren ondoren, pandemia dela eta, berriro elkartu eta guztiok batera abestuz gozatzeko aukera izan dugu. Duela bost urte hasi genuen ohiturari jarraituz, Kantu Jirarekin eman diegu amaiera Kultur Jardunaldiei. Honako hau IV. Kantu Jira izan dugu eta beste behin, kaleak animatu ditugu gure betiko eta gaur egungo abestiekin. Gainera, ikasturte honetan … [Read more...]












