Urriaren 11n Oñatira joan ginen egun-pasa LH4ko ikasle-irakasleak. Hauxe egun ederra pasa genuena! Lehenik Arantzazura joan ginen eta bertan, egunean zehar gure gidari izan ziren sei begirale ezagutu genituen. Lau taldetan banatu eta oinez buelta ederra egin genuen Arantzazuko parajeez gozatuz. Bazkalondoren Oñatira jaitsi ginen autobusez. Aurreko taldeetan banaturik Natur … [Read more...]
LH2 LOIOLAn
Gaur, urriak 11, eguzkia lagun genuelarik, 2. mailako neska-mutilak, autobusa hartu eta Loiolako Ekoetxera joan gara. Bertan bi ekintza desberdin burutu ditugu: energia eta animaliak eta landareak. Eta ondoren, nola ez, hamaiketakoa egin eta jolasean aritu gara Sagu-zatar parkean. Irteera polita Agenda 21ekoak antolatu digutena! Hitzak eta argazkiak: Ana Ruiz … [Read more...]
IGARTUBEITI BASERRIA EZAGUTZEN
LH5eko ikasleok Ezkio-Itsason dagoen Igartubeiti baserria ezagutu genuen atzo. Lehenengo, baserriari buruzko zenbait datu eman zizkigun gure begirale izan zen Andreak. XVI. mendeko baserria omen da eta bere bihotza tolarea dela esan zigun. Ba al dakizue zer den tolarea? Aintzinean sagardoa egiteko erabiltzen zuten tresna bat. Igartubeitin “Sagardoaren astea” ospatzen zutela … [Read more...]
PAGOETA EKOSISTEMEN BEHAKETA
PAGOETA. EKOSISTEMEN BERTATIK BERTARAKO BEHAKETA Aurten bai, aurten dena alde izan dugu. Dena diodanean eguraldiari buruz ari naiz noski. Izan ere, eguraldi ona ezinbesteko laguna izaten da Aiako Pagoeta Parke Naturalean ibilbide osoa ondo eta lasai egiteko. Basoan zehar egindako 4 kilometroetan zehar garbi asko ikusi ditugu ekosistema ezberdinen osagaiak eta haien … [Read more...]



