Atzo goizean, lehenengo orduan, bisita berezia izan genuen LHko 3. zikloko ikasle eta irakasleok: Eneritz Artetxe eta Aitor Salegi bertsolariak izan ziren gure artean. Ikasturte hasiera honetan Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatzen eta gauzatzen duen bertso-eskolaren berri ematera etorri ziren. Ia ordu betez aritu ziren, ikasleak jarritako gai edo errimekin jolasten. … [Read more...]
BESTE IKASTURTE BAT
2018-19 ikasturtea aurrean dugu. Egun gutxi barru denok elkartuko gara berriro ere Floreagan. Aurretik erronka eta ekintza ugari burutzeko, mila kontu ikasteko eta esperimentatzeko aukera izango dugu. Batzuentzat eskolako lehen urtea izango da, beste batzuk idazten eta irakurtzen hasiko dira, zaharrenek Floreagan azkeneko ikasturtea izango dute. Denok izango dugu zer egin … [Read more...]
GURE ARTEAN 73
Hemen duzu Gure Artean aldizkariaren azken alea. Ikasturtearen bukaeran, azken hiru hilabeteetan burutakoa aurkituko duzu bertan. https://issuu.com/zezilio/docs/gure_artean_73 … [Read more...]
LH6 ERE HONDARRIBIAN
Aurtengoan ere LH 6. Mailakoak Hondarribira joan gara hiru egun pasatzera. Eguraldia lagun ez izan arren, primeran pasatu ditugu egun hauek. Hiru egun zoragarri izan dira. Eguraldiak lehenengo bi egunetan lagundu ez arren, azkenengoan eguzkiak gain hartu zion laino euritsuei eta Hondarribiko herria eta bertako itsasargia ikusteko aukera izan genituen; ikasle asko, gainera, … [Read more...]


