Horixe izan da 22. Korrika honetan egokitu zaigun km-a: 2083a. Amurrion hasi eta Euskal Herrian zehar dabilen euskararen aldeko martxa erraldoia Azkoitira iritsi zaigu eta guk, Floreagakook, 2083. kilometroan hartu dugu lekukoa . 14:00ak ingururako Balda Plazan geunden, furgoneta noiz ikusiko zain, musika hotsa noiz entzungo… Emozioa eta urduritasuna ziren nagusi. Eta … [Read more...]
KORRIKA TXIKIA
Ikasturte honetan bai! Aurtengoa desberdina izan den arren, Korrika Txikia egin dugu herrian zehar. 22. Korrika herrira iritsi aurretik kaleak girotu ditugu marrazkiekin, peto koloretsuekin, doinu alaiekin eta oin hots zoriontsuekin! Egoera berezi honengatik ordea, ikastetxean amaitu dugu plazan amaitu beharrean. Goiko patiora igo gara eta bertan LH6koek lekukoaren barruan … [Read more...]
BIHOTZAK URDINTZEN!!!
Bihar, Autismoaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Floreagan ere bat egin nahi izan dugu egitasmoarekin. Ikastetxea urdintzeaz gain, bakoitzaren izatearenganako errespetuzko jarrerak bultzatzeko ekintzak abian jarri ditugu. Ikastetxeko toki esanguratsu batzuetan, piktogramak jarri ditugu. Jarrai dezagun bide honetatik, bihotz urdinak eraikitzen!!! … [Read more...]
AZTERKOSTA TXIKI
Ezagutzen duguna maite dugu eta horretan aritu gara bi hilabete hauetan Azterkosta txikiren eskutik. Gure ikastetxeko gazteenak jolas eta ipuinen bidez, gure kostako sekretu eta altxorrak aurkitzen aritu dira barre algara ederrean! … [Read more...]



