Ikastetxe ingurua ezagutuz hainbat txango egin ditugu. Haietako batean Floreaga auzoko aiton-amonekin topo egin genuen eta irri batzuk atera genizkien. Baratzan ere ibili gara belar txarrak kentzen eta ureztatzen. Eguraldi txarra egin digunean aldiz, begira zer nolako jarduerak prestatzen dizkiguten gure andereñoek. Ikusten duzuen bezala oso ondo pasatu dugu. UDABERRIAN … [Read more...]
FAMILIEN FESTA
Aurtengo maiatzaren 23an ez zaigu ahaztuko denbora pixka batean!! Festa bikaina izan genuen Floreagan, Maria Laguntzailearen eguna eta Don Boscoren jaiotzaren berrehungarren urtemuga ospatzeko. Arratsaldean, puzgarriak eta jolasak izan genituen: txikientzat gaztelua eta tobogana eta jauzika aritzeko bi gaztelu txiki, zezen mekanikoa, “sega” baten antzean, behetik eta goitik, … [Read more...]
ELKAR HAZI – JOLAS GUNEA
Zer da eta nori dago zuzendua? Guraso eta haurrek elkarrekin jolasteko gunea da eta 2013-2014 urteetan jaiotako haur eta beraien gurasoei dago zuzendua. Noiz eta nola izango dira saioak? Saioak larunbat goizetan, 10:00etatik 11:00etara, Floreaga Salestar Ikastetxean izango dira. Bosgarren saioa ekainaren 6an izango da. ESPERIMENTATZEN!! IPUIN … [Read more...]
0-2 URTEKOAK ESPERIMENTATZEN
Haur eskolako txikienak, limoiak eta laranjak erabili dituzte. Kaxa desberdinetan ipini eta batzuk ahora eraman, besteak berriz pilotak izango balira bezala ibili,… Handixeagoak aldiz, fruta dastaketa egin genuen. Fruta desberdinak probatu genituen, modu desberdinetan: osoan, zukua eginda eta irabiatuta. Batzuk oso gustora eta besteak ez hainbeste, baina oso goiz polita pasa … [Read more...]



