Goizeko 9.30ean bueltan, eta Balda plaza topalekutzat hartuta, umoretsu hasi dugu ibilbidea. Urtero legez, lehen geldialdiak Zaharren Egoitzan. Goiza aurrera zihoan heinean, indarrak berreskuratzeko plaza berriko elkartean izan dugu hamarretakoa. Eta gaurkoan gainera, kategoriazko gonbidatuak izan ditugu, ikastetxetik luzatu zen deialdiari jarraituz etorri zareten guraso, … [Read more...]
GURE ARTEAN 74
Hemen duzu Gure Artean aldizkariaren azken alea. Hiru hilabete hauetan burutakoa aurkituko duzu bertan … [Read more...]
ERREGE JAIALDIA
Aurten ere, Erregeak izan ditugu gure artean. Goizeko hamarrak alderako Baztartxora hurbildu zaizkigu han bildu garenon dantzak, bertso eta abestiak ikusi eta entzutera. Banan-bana gure eskutitza eman diegu eta beraiek trukean goxokiak eman dizkigute. Bukaeran gure EKARRIKO!!!! ozen entzun dutenez, ea zer moduz portatzen zaizkigun. LH 3, 4, 5 eta 6koak ez dira atzean … [Read more...]
GABON EGUNEAN KANTARI
Aurreko urteetan bezala, Gabon egunean, Floreagakook herrian zehar kantari ibiliko gara. Hainbat gurasoren eskaeraren ondoren eta gure kulturaren transmisioan garrantzitsua dela iruditzen zaigunez, kantari ibiltzeko gonbidapena ikastetxeko partaide zareten guztioi luzatu nahi genizueke. Urtero bezala, goizeko 9:30ean Balda plazan elkartuko gara DBHko ikasleak, beraien … [Read more...]


