Ezin ba aurten ere, txikienek euren egun pasa egin gabe amaitu ikasturtea! Goiza Orio aldean pasa eta itsasoari begira bazkaldu ondoren, arratsalde ederra pasa genuen Izar Parkean. Berriro ere itzultzeko irrikitan gaude! … [Read more...]
GOSARI OSASUNTSUA
HH5 urteko gelan elikagaien gaia lantzen ari gara egun hauetan. Elikadura osasuntsu batek gure bizitzako ongizatean duen garrantziaz jabetzea nahiko genuke. Horretan laguntzeko, gosari osasuntsua izeneko saio berezi bat izan dugu ikastetxeko jangelako Gasca katering enpresaren laguntzaz. Elikagai osasuntsuen onurak azaldu ondoren, gosari eder bat dastatu dugu. … [Read more...]
GU NEKAZARI!
Azaro, azaro, erein eta itxaro! Halaxe egin genuen eta orain jarritako baratxuri, tipula, zerba, azalore, azenario, porru... bere onenera etorrita ditugu. Hauxe poza zozketan barazkiren bat tokatu bazaizue!!! Patata ere sartu dugu; landarea loreak irekitzen hasten denean, lurpean patatatxoak jateko moduan dituela adierazten ari da eta laster sartuko ditugu baita tomate, piper, … [Read more...]
NEGUA JOAN DA TA…
Aurtengo neguan atariraino iritsi ez zaigunez, guk gelan zabaldu dugu elurra! … [Read more...]












