Zer da eta nori dago zuzendua? Guraso eta haurrek elkarrekin jolasteko gunea da eta 2014-2015 urteetan jaiotako haur eta beraien gurasoei dago zuzendua. Noiz eta nola izango dira saioak? Saioak larunbat goizetan, 10:00etatik 11:00etara, Floreaga Salestar Ikastetxean izango dira. Lehenengo saioa abenduaren 3an izango da. PSIKOMOTRIZITATEA. (Abenduaren 3an) … [Read more...]
HAUR ESKOLAKOAK UDAZKENEAN
Ikastetxeko txikienok gozatu dugu udazkenaz. Gure eskola inguruko zuhaitz eta larreetako fruitu, barazki eta hostoekin esperimentatuz asko ikasi dugu. Hauek bildu, usaindu, ukitu, dastatu, jaurti, zapaldu, entzun... egiteko aukera izan dugu eta Txomin txorimaloa ere gure artean ibili da. Zein ondo pasatu dugun!!! TXU TXU TXORIMALOA Txa txa txe txe txi txi txo … [Read more...]
HASI GARA!!!
Haur Eskolako ikasle batzuk izan ziren ikasturteari hasiera ematen lehenak, irailaren 2an, eta gaur gainontzeko guztiak. Batzuk urduri, beste batzuk lasai. Malkoak eta irribarreak ere ez dira falta izan. Lasai! Poliki-poliki denok joango gara egokitzen. LHkoek urtero bezala Urrategirako bidea hartu dute. Bertan, udako pasadizo guztiak elkarri kontatzeaz gain, aspaldi … [Read more...]
2 URTEKOAK UDABERRIAN
Eguraldi onak aprobetxatuz ikastetxe inguruan txango batzuk egin ditugu. Irteera hauek gure ingurua eta natura ezagutzeko aukera eman digute. Zenbat landare eta animali ezberdin ikusi ditugun!!! LOREAK (Imanol Urbieta) Gorri-gorriak, txuri-txuriak jaiotzen dira loreak, goxo-goxoa iritsi zaigu UDABERRIA. (Bis) Arrosak, jazminak, krabelinak, den-denak zuretzat, bai … [Read more...]












