Euskal Herriko ohitura zaharrak berreskuratu nahian Gau Beltza ospatu dugu gaur Floreagan. Dbhko Eguzkilore taldekoek egun honetan Gau Beltza zer den eta Euskal Herrian nola ospatu izan den azaldu digute. Haur Hezkuntzan, kalabazak hustu, kandelak piztu eta ipuin beldurgarri eta abestiak entzunez alaitu dugu eguna. Egunari amaiera beldurgarri bat emateko, guztiok aurpegiak … [Read more...]
HH Orion
A ze egun dibertigarria pasa duten gure txikiek gaurko irteeran! Ez dute etenik izan. Goizean, Orion, hondarrarekin gozatu dute: gazteluak egin dituzte, kubo eta moldeekin sukaldatu eta mila jolas asmatu dituzte. Arratsaldean txiki parken ibili dira, txirristan gora eta behera, barre algaraka! Primeran pasatu dute! … [Read more...]
Gosari osasuntsua
Zer garrantzitsua den ongi elikatzen jakitea! Eta zer hobeto gosariarekin hastea baino? Elikagaien ikas-egoeran guztiz murgildurik gabiltzala aprobetxatuz, gosari osasuntsu bat nola egin ikasi genuen HH5-eko ikasleok. Zer jan eta zer ez janekin hasi eta gosaltzen igaro beharko genukeen denboraz aritu ginen berriketan lehendabizi, eta ondoren, jangelan gosaltzera joan ginen. … [Read more...]
Ipuinek batzen gaituzte
Irakurketa eta ipuinak funtsezkoak dira eskolan, irudimena pizten digutelako, ikasten laguntzen digutelako eta amets egiteko aukera ematen digutelako. Eskerrik asko bihotz-bihotzez ipuinak irakurtzera etorri zineten LH6ko gure lagun guztiei: une oso berezia izan zen guretzat. Zuen ahotsak entzutea, pertsonaiei bizia ematen ikustea eta une horiek elkarrekin partekatzeak, ilusio … [Read more...]












