Gaur LH1 eta 2ko ikasleok goizean goiz esnatu eta urduritasun handiz motxila prestatu dugu. Motxila hua, ordea, berezia izan da, izan ere, beste egunetan ez bezala, bertan opilak, bazkarirako ogitartekoa eta ura sartu ditugu. Ibilaldira goaz. Goizeko 9etan guztiok elkartu eta Ataunera abiatu gara. Bertan, zerrategia eta errota ikusteaz gain, taloek egin eta jan ditugu. … [Read more...]
LH5 Donostian: Reale Arena eta Aquariuma
Gaur goizean, goizeko 9:00etan, Donostira abiatu gara Reale Arena ezagutzera. Bertan, bideo bat ikusi eta Anoetako txoko guztiak bisitatzeko aukera izan dugu: aldagelak, jantokia, fisioterapia gela, trofeo erakustokia… Denetarik ikusi dugu! Ondoren, jolas dibertigarriak egin ditugu Anoetako polikiroldegian. Bazkaldu ostean, Aquariumera joan gara eta bertako arrain espezie … [Read more...]
Gelaz kanpo ere asko ikas daiteke, Igartubeiti horren adibide
LH6. mailakoak XVI. mendeko Igartubeiti baserrian izan gara gaur. Bertan, pelikula batean bezala, gure arbasoen bizimoduaren berri jaso dugu. Dolare baten inguruan eraikitako baserrian eguneroko bizimoduari buruzko xehetasunak ezagutu eta erabiltzen zituzten tresnak aurrez aurre ikusteko aukera izan dugu. Hala ere bereziena dolarea martxan ikustea eta bertan sortutako … [Read more...]
Ohitura bizirik: Urrategiko igoera 2025
Ohiturak zaindu eta komunitatea sendotzeko, gaur goizean berriro ere Urrategira igo gara Lehen Hezkuntzako ikasleekin. Bero handia iragarrita egonik, ur botilak ondo bete eta eguzkitik babesteko neurriak hartu ditugu; hala ere, giro alaian eta segurtasunez egin dugu bidea. Goi-aldean, hamaiketako goxoa partekatu, indarrak berritu eta jolas saioaz gozatu dugu. Hurrengoan ere … [Read more...]












