Abenduaren 14an, Baztartxo antzokian, XXXIV. Gabon Kanten jaialdia ospatu zen. Jaialdi hau, Floreagako Guraso Elkarteak antolatzen du. Bertan, Mutriku, Bergara, Zumaia eta Urnietako taldeak parte hartzeaz gain, urtero bezala, gure ikastetxeko bi taldek parte hartu zuten. LH 2. eta 3. mailakoek alde batetik, eta bestetik, LH 4., 5. eta 6. mailakoek parte hartu zuten. Azken bi … [Read more...]
EURITAN…DANBORRA JOTZEN!
Aurtengoan ere bai! 2003an hasi ginen herriko danborradan parte hartzen eta aurten ere bertan izan ginen. Floreagako bi talde handi Azkoitiko kaleetan barrena ibili ziren larunbatean. Eguraldiak ez zien asko lagundu, baina horrek ez zuen oztopatu atera zirenen festarako giroa. Bi talde eta biak Floreagan landu eta sortzen dugun giroaren partaide. Hurrengo urtean … [Read more...]
San Martin egunean… kanpaiak jotzera!
Gure haurrak txikitatik Azkoitako Kultura ezagutu eta ohituretan parte hartzea nahi dugunez, San Martin eguna ospatzeko kanpaia jotzera igo gara. Entzungo zenituzten eta? Txikienak ere, gelan jotzeko aukera izan dute. … [Read more...]
LH 3. eta LH 4. maila Donostian
Goizeko bederatzietan abiatu gara Floreagatik, irribarrez eta kantu artean, Donostiarako bidean. Bidaiak giro alaia hartu du hasieratik. Iristean, autobusetik jaitsi eta zuzenean itsasontzira igo gara Santa Klara uhartera lehenbailehen heltzeko. Uhartean, hamaiketako goxoa jan ondoren, bi taldetan banatu eta ingurua goitik behera ezagutu dugu. Toki ezberdinetatik Donostiako … [Read more...]












