Apirilearen 23an Nazioarteko Liburu Eguna familia giroan ospatu genuen. Egun hau ospatuz irakurketaz gozatzea eta irakurzaletasuna bultzatzea lortu nahi dugu. Hau kontutan izanik, gurasoei ikastetxera etorri eta beraien seme alaben gelan ipuinak kontatzeko gonbidapena luzatu genien. Beti bezala, erantzuna paregabea izan zen. 30 guraso baino gehiagok izena eman zuten ekitaldi honetan parte hartzeko. HHko 3 urteko gelan hasi eta LHko 6.mailarainoko ikasleek gurasoek eskainitako ipuin kontaketa saioez gozatu zuten. Ekitaldi benetan aberasgarria izan zen; euskaraz gain, gure artean ditugun eta askotan ezagutzen ez ditugun kultura eta hizkuntza ezberdinetara gerturatzeko aukera izan genuen. Euskaraz, gaztelaniaz, ingeleses, frantsesez, arabieraz eta urduz ipuinak entzunez belarriak gozatu genituen. Eskerrak eman eta hurrengo urtean berriz ere etortzeko eskatuz agurtu genituen munduko ipuin kontalaririk onenak.
MILA ESKER GUZTIOI.
Hitzak: Eli Osoro
Argazkiak: Eli Osoro, Mikel Pastrian, Fatima Azpiazu eta Maje Zubizarreta












Utzi erantzuna