Berriro ere, iristen zaigu, Diego Garcia zenaren heriotzaren urteurrena eta berarekin, bi herriak elkartzen dituen Azkoitia-Azpeitia Nazioarteko Maratoi Erdia.
Atzo, hilak 26, Elkargunean, 6. mailako ikasleentzat prestaturiko hitzaldia izan genuen. Bertan Diegoren bizitza eta bere ibilbide profesionala ezagutzeko aukera eman ziguten lasterketako antolatzaileek. Gure herriaren izena munduko bazter guztietara zabaldu zuen korrikalariaren izaeraz eta lorpenez aritu zitzaizkigun, bideo bat eta azalpen ugariren bidez.
XEYE Atletismo Taldeko kide diren Agustin eta Santi Jimenez anaiak aritu zitzaizkigun hizlari eta beraiekin etorri ziren Emmanuel eta Ayeko. Emmanuel Kipkemei Bet, Eldoret (Kenia) herrikoa eta Kalengi tribuko dugu. Thomas Ayeko, Bukwo (Uganda) herrikoa, Sebany tribukoa. Lehenak 29 urte eta bigarrenak 23. Hauei galderak egin eta beraien, eta atleta profesionalen bizitza eta sakrifizioa, hobeto ezagutzeko aukera izan genuen. Gainera, Ingelesez aritzeko aukera izateaz gain, bukaeran sinadura eta zenbait argazkien momentua ere izan genuen. Ea biharko lasterketan zortea duten.
MILA ESKER Emmanuel eta Ayeko!
Hemen duzue albistearen linka:
Hitzak: Olatz Gabilondo
Argazkiak: Juantxo Luso (Diario Vascoko argazkilaria)











Utzi erantzuna