Otsailaren 26a zen eta izugarrizko eguraldia nabari zen. Egun ezin hobea Floreagako ingurugiroan dauden landare eta animali ezberdinak ezagutzeko. Horrelaxe bada, haur hezkuntza inguruan dagoen pareta aztertzeari ekin genion.
Hainbat taldetan banatu ginen ikerketa burutzeko. Batzuk, landareak aztertu eta argazkiak atera genituen; beste batzuk, aldiz, animaliak aurkitzen jardun zuten. Denok batera, ingurugiroko faktore abiotikoak landu genituen; hau da, tenperatura, hezetasuna, presio atmosferikoa, kokapena…
Lanari amaiera emateko, aurkitutako animalia eta landareen argazkiekin eta jasotako datuekin mural bat egitea lortu dugu eta baita, modu didaktiko eta interesgarri batean, ikastea ere.Horretarako, izaki bizidun ñimiñoak mikroskopioaren bitartez aztertu genituen: landare desberdinen esporak, zizareak, protozooak…
TESTUA IDAZLEAK: MARIA ARRIETA ETA MARIA VAQUERO
ARGAZKIAK: BIOLOGIA-GEOLOGIA IKASLEAK










Utzi erantzuna