GLOBO FESTA
2 urteko haurrek “globo festa” egin dugu. Hara zer nolako zalapartak, algarak, saltoak, oihuak… egin ditugun.
Globo festa aprobetxatu dugu jolastuz hainbat kontzeptu lantzeko: koloreak, formak eta tamainak.
Oso dibertigarria izan da eta zoragarri pasa dugu!!!
KOLOREAK IKASTEN
Koloreak ikasten, koloreak ikasten,
koloreak ikasten ari gara. (bi aldiz)
Gu gara gorriak, gorriak gara gu,
odola bezala gorriak gara gu.
Gu gara berdeak, berdeak gara gu,
belarra bezala berdeak gara gu.
Gu gara horiak, horiak gara gu,
eguzkia bezala horiak gara gu.
Gu gara urdinak, urdinak gara gu,
zerua bezala urdinak gara gu.
Gu gara txuriak, txuriak gara gu,
elurra bezala txuriak gara gu.
Hitzak eta argazkiak: 2 urteko haurren hezitzaileak.











Utzi erantzuna