XXVI. KULTUR JARDUNALDIAK
Floreagako Salestar Ikastetxeak eta Gurasoen Elkarteak, Azkoitiko Udalaren babespean, XXVI. Euskal Kultur Jardunaldiak antolatu ditugu aurtengo udaberrirako. Aurten San Joan Boscoren jaiotzaren 200. urtemuga ospatzen ari gara. Honek bere eragina du egitarauan: Interesgarriak eta aberatsak espero ditugun hiru hitzaldi eta bertso saio bat antolatu dira. Gure ustez, hitzaldien gaiak erakargarriak dira, eta oso maila altuko hizlariak izango ditugu gure artean.Bertsolariak, berriz, punta-puntakoak dira. Bertso saiorako sarrera aurrez hartu beharko da, dohainik, eta guk Beningo kaleko umeen alde babesten dugun solidaritate proiekturako borondatezko laguntza emateko aukera izango da.
Egitaraua aurkeztean, zuen gustukoa izatea espero dugu. Azkoitiarroi eta interesatuta zaudeten gainontzeko guztioi,parte hartzeko gonbitea egin nahi dizuegu.
Aurrez eskerrak eman nahi dizkizuegu hizlari eta bertsolarioi eta antolaketan lagundu diguzuen guztioi.
Mila esker












Utzi erantzuna