
On Bosco astean jakitera eman genuen bezala, DBHko ikasleen jolasak bertan behera utzi ziren. Dena den, joan den ostiralean, otsailaren 6an, On Bosco egunerako antolatuta zeuden jolasetan parte hartzeko aukera izan zuten.
Ostiraleko azken bi orduak pilotan, futbolean, futbolinean, play stationean, sing starrean eta ping-pongean eman zituzten. Gainera, ohiko jolasez gain, elurrak ere eman zuen jolaserako beta. Izan ere, patio guztia zuriz jantzita, elurraz gozatzeko aukera bikaina izan genuen. Egun atsegina benetan!
Txapelketari dagokionez, aurtengo irabazleak DBH 3B gelako ikasleak izan dira, ZORIONAK!
Argazkiak: Zezilio Salas eta Cristina Garate










Utzi erantzuna