Otsailaren 7an, larunbata, Elkar Haziko 3. saioa egin genuen. Goizeko 10etan elkartu eta psikomotrizitatea landu genuen ordu betez 12 haur eta gurasoz osatutako taldearekin.
Hasieran xaboizko ponpekin ibili ginen jolasean eta haurrek konfidantza pixkat hartu zutenean… ateak zabaldu eta gorputzaren mugimendua lantzeko hainbat txokorekin egin zuten topo! A ze gozamena! Dantza ere egin genuen eta gurasoak ere animatu ziren.
Hurrengo saioa Apirilaren 18an izango da; musikaz blai!
ANIMATU, ONDO PASAKO DUGU ETA.
Hitzak eta argazkiak: Mónica González eta Ana Amiano.











Utzi erantzuna