SANTA AGEDA BEZPERA DEGU…
Santa Ageda bezpera heldu da eta ohitura zaharrei eutsiz, goizean HHko haur eta irakasleok koplak kantatzeko prestatu gara.
Eguraldi txarra egin duenez ezin izan dugu kalez kale ibili, baina kantatu gabe ez gara gelditu, ikastetxean bertan kantatu dugu, LH eta DBHko ikasle eta irakasleei lehenengo eta gero gurasoei.
Arratsaldean DBH 4ko ikasleak aritu dira kantari eta iluntze aldera Gazteak eta Garapena taldea.
Bildutako dirua “Beningo umeei” bidaliko zaie. Mila esker zuen laguntzagatik.
Hitzak: Fatima Azpiazu eta Izaskun Alberdi.
Argazkiak: Maje Zubizarreta, Maialen Etxezarreta eta Iban Garcia.













Utzi erantzuna