Azkenean iritsi zaizkigu Gabonak!
Urtero egin ohi dugun moduan, aurtengoan ere Floreagako guraso, ikasle eta irakasleok ohiturari eutsi diogu goiza Azkoitiko kaleetan kantari igaroz. Goizeko 9:30etan Balda Plazan bildu gara ordu biak arte gabon kantez herria alaitzeko gogotsu.
Baserritar arropak soinean eta dotore atonduta, ibilbide luzeari ekin diogu. Lehen geldialdia Zaharren egoitza izan da. Bertatik abiatuta, eta Santa Klara komentuko lekaimeei bisita egin ostean, Azkoitiko hainbat txokotatik igaro gara: Trino de Uria, Trenbidearen Zumardia, San Martiz, Eliz-ataria eta azkenik Kale Nagusia. Eskerrak urtero legez plaza berriko elkartean hamarretako bikaina genuen zain indarrak berreskuratzeko!
Eguraldia lagun, aparteko goiza igaro dugu lagunarte ezin hobean.
Ezin ditugu ahaztu goiza mariskadako biletak saltzen aritu diren gurasoak eta Jaiotzen lehiaketan parte hartu duten gure ikasle-gurasoak.
Argazkiak: Iban Garcia, Juan Inazio Sudupe eta Cristina Garate













Utzi erantzuna