Euskara da Euskal Herri
Azkenean ere atertu du eta eguraldia goxatzearekin batera aurreko astean egitea pentsatua genuen ekintza burutu ahal izan dugu.
Hunkigarria izan da! 3 urtetik hasi eta 16 urte bitarteko gure ikasle guztiak atarian bildu eta euskararen aldeko ekitaldia egin dute. Denak batera, doinu berari jarraituz, baina batzuk dantzan, besteak abesten, besteak edalontziekin musika eginez… denak batera, ordea, eta denak euskararen alde.
Hitzak: Hizkuntza Normalkuntza Batzordea
Argazkiak: Juan Inazio Sudupe, Iban Garcia, Asier Odriozola eta Cristina Garate











Utzi erantzuna