Egun bateko irteera
Azaroaren 7an LH4ko ikasleak Azpeitiara egin zuten egun bateko irteera. Goizean, Lapatx zabortegia bisitatu zuten. Bertan, bi talde ezberdinetan banatu ziren eta batzuk zabortegia ikusten zuten bitartean, besteek tailer bat burutu zuten. Tailer horretan, erosketak egiteko momentuan, ahalik eta hondakin gutxiena sortzeko nola jokatu behar den aztertu zuten.
Arratsaldean berriz, Burdinbidearen Museoa bisitatu zuten, bertan, trenak historian zehar izan duen ibilbidea ezagutzeko aukera izan zuten. Hain zuzen ere, lurrinezko makinetatik hasi eta gaur egungo trenetaraino iritsi ziren. Horretaz gain, aukera izan zuten bertako tranbian buelta bat emateko. Beraz, ikasleak oso gustura egon ziren.
Goizean, eguraldiak ez zieten lagundu, hala ere, egun polita igaro zuten eta asko ikasteaz gain, oso ongi portatu ziren.
Hitzak: Karla Beristain
Argazkiak: Mari Cruz Pascual eta Maria Arenas











Utzi erantzuna