LH1-2 LOIOLAn
Urriaren 31n, LH1 eta LH2ko ikasleak Loiolara egin genuen egun bateko irteera. Eguraldi ezin hobea laguntzaile genuela, goizeko 9etan , Loiola aldera abiatu ginen. Zenbait kantu eta solasaldik gure bidea erraztu zuten eta piskat kostata baina, azkenean iritsi ginen. Bertan, hamaiketako goxoa egin ondoren, irakasleen laguntzarekin zuhaitz eta landare batzuk ezagutzeko aukea izan genuen eta ikusitakoaz ez ahazteko, hosto batzuk hartu genituen gelan lantzeko.
Baztarrak txukuntzeko beta ere izan genuen eta lan ona egin ondoren, lagunartean bazkaldu genuen. Ondoren, guztia jaso eta umore ezin hobearekin, Azkoiti aldera hurbildu ginen.
Hitzak: Olatz Gabilondo
Argazkiak: Olatz Gabilondo eta Ana Ruiz de Azua











Utzi erantzuna