HIZKUNTZA IKASLE BATZORDEA
Kaixo guztioi!
Hemen gaituzue ikasturte berriarekin batera EUSKARAren alde lanean jarraitzeko ilusioz beterik. 2014-2015 ikasturte honetan ere taldea eraberritu egin den arren, DBH3 eta DBH4ko ikaslez osaturiko ikasle batzordea izaten jarraitzen dugu.
Gure eginkizunen baitan, liburutegiaren ardura dago. Dakizuen moduan, liburutegian hainbat eta hainbat liburu daude irakurriak izateko zain, zuen eskuen artean egoteko irrikaz. Bada gu ere hantxe izango gaituzue asteazkenero (jolas orduan) liburuak aurkitzen eta mailegatzen laguntzeko.
Bestalde, ikasturte honetan ere, lanean jarraituko dugu kartelak egiten, Euskararen Egunaren inguruko ekintzak antolatzen, informazioa gelaz gela pasatzen … Baina batez ere ikastetxeko kide garen guztion BIHOTZEAN eta AHOAN EUSKARA egon dadin ahalegintzen.
Eta ez ahaztu zuen proposamenak eta ekarpenak ezinbestekoak direla!!! Zain izango gaituzue.
HITZAK: Hizkuntza ikasle batzordea
ARGAZKIAK: Zezilio Salas










Utzi erantzuna