Nekazaritza eta Elikaduraren Nazio Batuen Erakundeak urriak 16an ospatzen du urtero Elikaduraren Nazioarteko Eguna, 1945ean, egun horretan, sortu baitzen erakundea. Aurtengo gaia ““MUNDUA ELIKATU, PLANETA ZAINDU” izango da. Lelo hau famili giroko nekazaritza bultzatzeko helburuarekin proposatu da: gosea eta pobreziarekin bukatu nahi dugulako, gure elikadura hobetzea nahi dugulako, baliabide naturalen erabilpena bultzatu nahi dugulako, ingurumena zaindu eta garapen jasangarria lortu nahi dugulako.
EA21eko taldeak irakasleentzako gosari ekologikoa prestatuko du eguna ospatzeko eta bertako produktuak dastatzeko aukera izango dute irakasleek. ASKORAk edalontzi berrerabilgarriak utziko dizkigu ospakizuna aurrera eramateko.









Utzi erantzuna