LH 3-4ko ikasleak kirol aniztasunaren barruan atletismoaz gozatzeko izan dute aukera.
Irailaren 27an LH3ko ikasleak Azpetian eta LH 4koak Azkoitian elkartu ziren atletismo proba desberdinak ezagutu eta praktikatzeko. XEYE atletismo taldekoen laguntzaz goiz ederra pasatu genuen neskak eta mutilak denak taldeetan nahasturik.
Batzuk antxintxika ari ziren bitartean, beste batzuk erreleboetan edota hesien gainetik saltoka ibili ziren. Denak txandaka toki batetik bestera, altuera-jauzitik pisu jaurtiketara eta bitartean sprint motzak eta luzeak eta … horrela bi ordu pasatu zitzaizkigun. Hurrengo batean saskibaloian arituko gara.










Utzi erantzuna