Irailaren 20an mendi ibilialdi polita egin dute ESKOLA KIROLean izena eman dutenek.
Aurreko astean LH 3 eta 4ko neska-mutilek eskola kirolari hasiera eman zioten bizikleta irteerarekin. Oraingo honetan mendi ibilaldia egin dute. Goizeko hamarretarako Balda plazan elkartu dira partaideak eta beraien gurasoetako asko. Handik abiatu dira Uxerrera, handik Zumeta eta Apasagasti baserriak pasa eta aldapa gora Aitzaraino. Hasierako aldapak gogor samarrak izan badira ere, erraz hartu dugu gaina. Guztira hiru orduko ibilaldia.
Eta hurrengoan, … GEHIAGO!











Utzi erantzuna