Joan den irailaren 13an hasi zen 2014-15 ikasturteko ESKOLA KIROLA.
Aurten LH 3 eta 4ko neska-mutilek eskola kirolaren alorrean aldaketa batzuk egin direla antzemango dute. Aurreko ikasturteetan kirola futbola eta saskibaloian oinarritzen baldin bazen, orain kirol desberdin gehiago ezagutu eta praktikatzeko aukera izango dute. Eta hasteko bizikleta hartu dute Aginagalderaino joateko. Eguraldi bikaina aprobetxatu eta goiz-pasa ederra egin dute.
10:30etarako Jausoroko plazan elkartu ziren prest zeuden neska-mutilak eta beraien gurasoetako batzuk, bakoitza bere bizikleta eta kaskoarekin. Berehala ekin zioten bideari. Aurretik Jokin Ormaetxea txirrindulari elkartekoek bidea eta abiadura markatzen zuten. Horrela Aizpurutxon lehenengo geldialdia egin zuten, handik aurrera dena segidan Urretxuraino. Itzulera askoz errazagoa gertatu zitzaien dena aldapa behera baitzen. Ordu baterako, atzera, denak Jausoro plazan ziren.
Ekimen polita ikasturtea hasteko!
Argazkien 1. albuma: Ion Kaxka (Mila esker!)













Utzi erantzuna