• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

LH 1-2 ORIO

2014-06-09 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

Udaberria euritsua izan zela ordura arte kontuan izanik, joan aurreko egunak zerura begira eta eguraldiaren aurreikuspenak ikusten  egon ondoren, heldu zen ekainaren 5a, Oriora joateko eguna, kurtso amaierako txangoa egitera.

orio700

Ekainaren 5ean, goizeko 09:00etan, ikasleak eta irakasleak Patio Berdean elkartu ginen, eta gure bizkar-zorroak hartuta, autobusa hartzera pozik abiatu ginen, aurreikusita bezala, eguraldi zoragarria atera zelako.

Autobusera igotzean hasi zen bi eguneko gure abentura. Denok oso alai joan ginen, eta berehala heldu ginen Orioko “Txurruka aterpetxera”. Aterpetxean, bakoitzak bere gauzak logelan kokatu ondoren, kanpora atera ginen tokia ikusteko asmoarekin.

Orion pasa genituen bi egunetan, eguraldia zoragarria egin zigunez, gure neska-mutilek gehienbat igerilekuan gozatu zuten, futbola eta beste hainbat jolas egiteaz gain.

Gure neska-mutilek ere bazituzten beraiek antolatutako ekintzak, ostegun gauerako hain zuzen ere. Zeruen zeuden ilargia eta izarren laguntzarekin, izugarri gozatu genuen ekitaldian gauerdira arte.

Familiaren babesetik kanpo egon diren bi egun hauetan, gure neska-mutilek, beraien arteko harremanak hobetzeaz gain, bizikidetza ere landu zuten. Jangelako eta logelako ardurak oso pozik bete zituzten, elkarri lagunduz.

Ostiralean, aterpetxea txukun-txukun utzi, jolastu eta bazkaldu ondoren, etxerako bidaia hasi genuen arratsaldean. Bostak aldera, Floreagara heldu ginenean gure aurpegiek nekea nabaritzen zuten, bi egun zoragarri pasa genituen seinale.

Hitzak: Maje Odriozola

Argazkiak: Maje Odriozola, Alberto Ayerbe, Isabel Tolosa, Marivi Pinedo, Amparo Mogrovejo eta Ana Ruiz de Azua.

Argazkiak

Filed Under: Lehen Hezkuntza, Orokorra Tagged With: azkoitia, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, orio, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • IMG_20260423_132651
  • IMG_20260423_132649
  • IMG_20260423_132632
  • IMG_20260423_132633
  • IMG_20260423_132627
  • IMG_20260423_132610
  • IMG_20260423_132538
  • IMG_20260423_132609
  • IMG_20260423_132532

Datorrena

Mai
1
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mai 1 Egun osoa
 
Mai
13
az.
Egun osoa DBH 1/2/4: Ikasbidaiak
DBH 1/2/4: Ikasbidaiak
Mai 13 – Mai 15 Egun osoa
DBH1 : Hondarribi DBH 2: Bartzelona DBH 4: Madril
Eka
1
al.
8:30 am DBH: Ordutegi jarraia
DBH: Ordutegi jarraia
Eka 1 @ 8:30 am – 2:30 pm
DBH: Ekainaren 1etik ekainaren 19ra ordutegi jarraia: 8:30 – 14:30 
9:00 am HH, LH Goizez
HH, LH Goizez
Eka 1 @ 9:00 am
 
Eka
15
al.
9:00 am Ikasbidaia: LH 5-6 Barria
Ikasbidaia: LH 5-6 Barria
Eka 15 @ 9:00 am – Eka 17 @ 5:00 pm
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa

COOKIEn politika
Cookieak erabiltzen ditugu edukiak eta iragarkiak pertsonalizatzeko, baliabide sozialetako funtzionaltasunak eskaintzeko eta gure trafikoa aztertzeko. Era berean, gure web orriaren erabilerari buruzko informazioa partekatzen dugu baliabide sozialetako, publizitateko eta estatistiketako gure hornitzaileekin. Horiek aukera izango dute informazio hori zeuk eman diezun edo euren zerbitzuak erabili dituzulako eskuratu duten bestelako informazio batekin uztartzeko. "Onartu" sakatuz, cookie GUZTIAK erabiltzeko baimena emango duzu.
Ez saldu nire informazio pertsonala.
Cookie aukerakOnartu
Cookien politika

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure esperientzia hobetzeko webgunean nabigatzen duzun bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionalitateak funtzionatzeko. Webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen eta ulertzen laguntzen diguten hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu. Cookie hauek zure nabigatzailean gordeko dira zure baimenarekin soilik. Cookie hauek ezabatzeko aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk ez erabiltzeak zure nabigazio-esperientzian eragina izan dezake.
Beharrezkoak
Always Enabled
Beharrezko cookieak ezinbestekoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honek webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez ditu sartzen. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Ez beharrezkoak
Webguneak funtziona dezan bereziki beharrezkoak ez diren eta erabiltzailearen datu pertsonalak analitikoen, iragarkien eta kapsulatutako beste eduki batzuen bidez biltzeko bereziki erabiltzen diren cookieak beharrezkoak ez diren cookie gisa deitzen dira. Derrigorrezkoa da erabiltzaileen baimena eskuratzea cookie hauek zure webgunean exekutatu aurretik.
SAVE & ACCEPT