• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

“GU ERE BERTSOLARI” EGUN BATEZ BEHINTZAT

2014-05-29 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

Aurten  ere LHko 3. zikloko ikasleek, Bertsozale Elkartearen eskutik, “Gu ere bertsolari” proiektuan parte hartzeko aukera izan dute. Eta aurten ere gehienak oso gustura aritu direla esango nuke.

bert700

Gogotsu aritu ziren “bertsomovieda” Beasaingo Arrano Elkarteak antolatutako lehiaketan. Gustura jardun zuten Bertsometarako bertsoak egiten eta serio eta arretaz aritu dira Baztartxoko bertso emanaldia prestatzen.

Urtero bezala gela bakoitzak gai bat aukeratu zuen eta  gai horri buruzko hainbat ideia atera zituzten. Ondoren binaka bertsoak osatu zituzten eta hilabete inguru aritu gara,Euskarako klasetan, tarteka entseguak egiten eta eskenatoki gainean edota ikusle gisa nola portatu behar dugun gogoratzen. Entseguez gain mozorroak prestatzea ere lan mardula izan da baina emaitza ikusita ondo inbertitutako denbora izan delakoan nago. Aipagarria iruditzen zait, emanaldiaren egunean, gure ikasleek izan zuten jarrera, eskenatoki gainean nahiz jende artean.

Aurten gainera, Euskararen Normalkuntza proiektuarekin batera eta ikastetxean martxan dugun Partaidetza proiektuaren baitan saio berezi bat eskaini genuen ikastetxean bertan; 3. eta 4. mailako ikasleek beste inork baino lehen izan zuten jaialdia ikusteko aukera.

Aurrean dituzuen argazkietan ikus dezakezuenez oso gai ezberdinen inguruan aritu ziren ikasleak: 5Akoek Historiaren errepasoa egin ziguten; 5Bkoek espazioan zehar eraman gintuzten; 6Akoak Jai Giroan murgildurik ibili ziren, batzuk gozatuz eta beste batzuk sufrituz; eta 6Bko 3 mendizalek mendian zehar aurkitutako pertsonaia eta gauzekin izandako elkarrizketen berri eman ziguten.

Esaldi batek laburbiltzen du esperientzia hau:  “Geu ere bertsolari”  Euskara gozamenetik lantzeko proiektua.

Hitzak: Mailu Irizar

Argazkiak: 1. albuma Juan Inazio Sudupe

Argazkiak1

argazkiak2

 

Filed Under: Lehen Hezkuntza, Orokorra Tagged With: azkoitia, baztartxo, bertso, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa