Joan den asteazkenean, frantseseko ikasleok, Donibane Lohizune herri euskaldunean bisitan izan ginen. Eguna hasteko, “Altxorraren bila” jokoaren bidez herria ezagutzeko aukera ederra izan genuen. Donibane-Lohizuneren sorrera eta historiako zati batzuk entzun ondoren, bertako plazan bazkaldu genuen, kioskoaren toldopean. Nahiz eta eguraldiak asko lagundu ez izan, arratsaldean, hondartzan eta kaletxo estuetan ibili ginen. Gutako batzuk dendetan, txokolate eta gozoak erosten eta dastatzen ibili ginen eta beste batzuk hondartzan. Horien artean ausartenak, uretara sartu ere egin ziren. Denboraldi bat pasa ondoren, autobusean sartu, eta Azkoitira abiatu ginen. Horrela amaitu genuen, beste urte batez, gure iparraldeko egun pasa bikaina.
Hitzak: Ane Orbegozo
Argaxkiak: Jexux Larrañaga











Utzi erantzuna