Maiatzaren 17an Txerloiako futbol zelaian Eskolarteko Kirolaren futboleko finalak jokatu ziren.
Floreaga ikastetxeko ordezkapena zabala izan zen hiru talderekin. LH 3. mailako neska eta mutilen talde bana eta LH5eko mutilen taldea. Ikasturteari amaiera polita emateko modu bikaina izan zen. Guraso eta ikasle asko bildu ziren emozioz betetako partidak ikusteko.
Zorionak bertara iritsi ziren talde guztiei, baita ikasturtean zehar lanean gogor aritu diren entrenatzaile eta jokalari guztiei ere.
Argazkiak 1: Paula Diaz. Eskerrik asko! (Hurrengoan berriz.)
Argazkiak 2: Manu Platero eta Mertxe Uzkudun. Zuei, bi mila esker!















Utzi erantzuna