2014ko maiatzaren 16an DBH 3ko ikasleak Bilboko Guggenheim ikustera joan ginen.
Bertara iritsitakoan kanpoko artelanak ikusten aritu ginen. Kanpokoak ikusitakoan barruko ikustera sartu ginen. Bi taldetan banatu behar izan genuenez, gidaren laguntzaz talde bat Yoko Onoren erakusketa ikusi zuen eta beste taldeak Ernesto Netoren erakusketaz eta artelanaz disfrutatu zuen.
Ernesto Neto: naraman gorputza
Ernesto Neto Brasilgo artistarik gailenetako bat da. Eskultura iradokitzaileak egiten ditu, habitat baten modukoak direnak. Horien barrena ibiltzean zentzumenen munduan murgiltzen gara. 1995ean hasi zen nazioartean haren lanak erakusten eta ordutik mundu osoko museo eta galeria garrantzitsuetan ikusgai ipini ditu.
http://ernestoneto.guggenheim-bilbao.es/eu/
Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera Begirakoa erakusketak zenbait atal tematikotan sailkatutako 200 lan inguru jasotzen ditu, eta, besteak beste, instalazioak, objektuak, filmak, marrazkiak, argazkiak, testua, audioa eta iraganean egindako performanceei buruzko dokumentazioa. Bere obrak artistaren umorea eta jarrera kritiko eta sozial argia islatzen du sarritan.
Erakusketa Onoren laurogeigarren urtemugaren harira antolatu zen 2013an, eta, hasteko, 1960ko hamarkadako obra esanguratsuenetako batzuk aurkezten ditu. Horien artean, nabarmentzekoak dira artistaren lehen performanceak, paperaren gainean egindako obrak eta objektuak.
http://yokoono.guggenheim-bilbao.es/eu/













Utzi erantzuna