Orain dela hiru hilabete “eta 5.000.000ra noiz iritsiko gara?” genion. Bada, iritsi gara.
Gure webgunearen bidez FLOREAGAko eguneroko martxa islatu nahi izaten dugu. Informazio asko zabaltzen da webgune honen bidez, asko da bertan idatzitakoa, baina askotan argazkiak izaten dira neska-mutilek egiten eta bizitzen dutena ondoen erakusten dutenak .
2014ko otsailaren 3an 4.000.000 argazki ikustera iritsi ginen. 2014ko maiatzaren 1ean 5.000.000ra iritsi gara.
Hau da gure ibilbidea:
1.000.000 argazki ikusteko 31 hilabete behar izan genituen.
Hurrengo milioia ikusteko (2.000.000) 15 hilabete
Ondorengo milioia ikusteko (3.000.000) 13 hilabete
Hurrengo milioia ikusteko (4.000.000) 5 hilabete
Eta azken milioa (5.000.000) 3 hilabete
Ikusten den bezala asko eta asko dira argazkiak ikusi eta deskargatu egiten dituztenak.











Utzi erantzuna