Lehenik eta behin Floreagako Ikastetxeko Solidaritate Taldeak eskerrak eman nahi dizkie ikastetxeko familia guztiei eta baita azkoitiar guztiei aurtengo Porto Novoko Kaleetako Umeentzako janari
bilketaren kanpaina oso arrakastatsua izan baita.
Azkoitiko Jóvenes y Desarrollo – Gazteak eta Garapena GGKE taldeak eta Alai Batzak, Beningo Porto Novo Kaleko umeen aldeko ekintza hau antolatu du: ELKARTASUN PINTXOA, BIGARREN ESKUKO DENDA eta UMEENTZAT JOLASAK ETA TAILERRAK.
Maiatzaren 10ean, larunbatean, goizean txosna edo postu bat eta Bigarren Eskuko Solidaritate denda jarriko dugu herriko plazan, gainera jolasak izango dira.
Zuen LAGUNTZA eskatu nahi dizuegu: Egun horretan zuen pintxoak edota postreak plazara ekartzera animatzen zaituztegu.
Bestalde, bigarren eskuko merkatuan salmentan jarriko diren gauzak jasotzen hasiko garela adierazten dizuegu. Liburuak, CDak, panpinak, jolasak eta beste hainbeste gauza ekarri ditzakezue ikastetxeko idazkaritzara, goizeko 9etatik eguerdiko 13etara eta arratsaldeko 3etatik 6etara. Guzti hauek gure “denda solidarioan” salduko ditugu eta lortutakoa Beninera bidaliko da.
Mila esker zuen laguntzagatik!!









Utzi erantzuna