XXVII. Xabier Sagarzazu Txapelketa izeneko futbito lehiaketa jokatu da, apirilaren 13 eta 14an, Floreaga Ikastetxeak eta bertako Guraso Elkarteak antolatuta, Azkoitiko Udalaren eta hainbat enpresaren laguntzaz.
Lau ikastetxetako neska eta mutilak aritu ziren futbitoan: Azkoitiko Floreaga eta Xabier Munibe, eta Azpeitiko K. Etxegarai eta Ikasberri. Partiduak larunbatean eta igandean goizean jokatu ziren. Bi egunetan eguraldi ona izan genuen. Giro bikaina ikusi genuen gaztetxoen eta ikusleen artean. Alaitasuna, lehia eta kiroltasun sanoa izan ziren benetako garaileak.
Azken sailkapena honela gelditu zen:
Mutiletan: X. Munibe, Floreaga A, Floreaga B eta K. Etxegarai.
Nesketan: Ikasberri, K. Etxegarai, X. Munibe eta Floreaga.
Igandean eskerronezko plaka bat eman zitzaion Jose Maria Floresi. Ia lehiaketako urte guztietan gure artean izan dugu sustatzaile eta arbitro. Mila esker!!
Igandean, 12,00etan Xabier eta Julen Sagarzazuren aldeko meza izan zen. Finalen ondoren, sari banaketa izan zen Floreagan. Sari emaile gisa aritu ziren Xabierren familiakoak, Eneko eta Jagoba, Anaitasunako lehendakaria Javier Zubizarreta, IGEko Maria Carmen Blazquez eta Floreagako zuzendaria David Villahoz. Jarraian, eskolako jangelan Joseba Jatetxeak oparitutako hamaiketako bikaina dastatu genuen.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete talde eta erakunde laguntzaile guztiei: Azkoitiko udala, Eibar F.C., Anaitasuna Futbol Taldea, Joseba Jatetxea, Autoeskola Etxaniz, Koxka eta Zurt tabernak, Alkorta Bitxitegia, Etxeberria Karrozeriak, Urola igeltserotza, Alkorta Bitxitegia, Xeye Atletismo taldea, FK kopistegiari … Arbitro, sari banatzaile, laguntzaile eta partaide guztiei… Mila esker! eta hurrengo ekitaldira arte.














Utzi erantzuna