Matrikulak egiteko epea otsailaren 3an hasi eta otsailaren 14an bukatuko da. Honek 2014-2015 ikasturtean bi urteko gelan eskolara hasiko diren haurrei eta beste ikasle guztiei ere eragiten die.
Egutegia honako hau da:
a) Eskabideak eta egiaztagiriak aurkezteko: otsailaren 3tik 14ra arte.
Eskabidea bi bide hauetakoren bat erabiliz bete beharko da:
– On-line, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak horretarako prestatzen duen aplikazio informatikoaren bidez.
– Lehen aukera moduan hautatutako ikastetxeko idazkaritzan. Bertan sartuko dira aplikazio informatikoan eskatzaileek eskabidean jarritako datuak.
b) Eskatzaileen zerrenda argitaratzeko: otsailaren 25a.
c) Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: martxoaren 10a.
d) Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: martxoaren 21era arte.
e) Eskabideari uko egiteko: martxoaren 21era arte.
f) Behin betiko zerrendak argitaratzeko: martxoaren 27a.
g) Zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: maiatzaren 2ra arte.
Informazio gehiago behar izanez gero, floreaga@floreaga.eus helbide elektronikora mezu bat idatzi edo 943 853043 telefono zenbakira dei dezakezue.
Idazkaritzako ordutegia, goizeko 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara da.
Zuen beharretara egokitutako hitzordua adostuko dugu.










Utzi erantzuna