Gabon eguna koadrilan pasatzeko eguna baldin bada, Gabon egun ederra gaurkoa!
Gurean ohitura polita bihurtu da Gabon egunean kantari ateratzea herria alaitzeko asmoarekin. Goizeko bederatzi eta erdietan elkartu gara 80 bat lagun inguru Balda plazan, handik Santa Klara komentura joan gara mojentzat detaile bat izate aldera eta, ondoren, San Jose egoitzara bertakoei gosaria alaitzera. Olentzero gainean genuela ibili gara auzoz auzo abesten eta gure trikiti doinuekin.Kantuan ibili garen bitartean euririk ez digu egin. Zaparrada guk abestu ondoren etorri da. Hurrengo urterako hobeto abesteko itxaropenez aterako gara!
Goiz erdi aldera hamaiketakoa egin dugu. Azken urteetan bezala ederki hartu gaituzte beraien elkartean Aranak (Top Txef), Milak eta Majek. Hamaiketako goxoa erabat berritutako elkartean. Mila esker!
Atseden momentua izateaz gain, azken txanparako berrindartzen gara. Hortik aurrera gabon kantak beste intonazio eta indar batekin ateratzen zaizkigu eta.
Ezin ditugu ahaztu goiza mariskadako biletak saltzen aritu diren gurasoak eta Jaiotzen lehiaketan irabazi duten gure ikasleak.
Gabon zoriontsuak pasa familian! eta opor egunez disfrutatu!
Argazkiak:
Juan Inazio Sudupe: 1. albuma
Iban Garcia: 2. albuma











Utzi erantzuna