Abenduaren 18an arratsaldean, Olentzero etorri zen Floreagako txikienengana beraien eskutitza jasotzera.
Abenduaren 20an, berriz, Erregeak izan ditugu gure artean. Goizeko hamarrak alderako Baztartxora hurbildu zaizkigu han bildu garenon dantzak, bertso eta abestiak ikusi eta entzutera. Mailaz maila igo eta banan-banan gure eskutitza ere eman diegu Erregeei. Beraiek hain esker onekoak izanda goxoki batzuk eman dizkigute goiza alaiago pasatzeko. Bukaeran gure EKARRIKO!!! ozen entzun dutenez, ea zer moduz portatzen zaizkigun.
LH 3, 4, 5 eta 6koak ez dira atzean geratu. Hauek On Bosco antzokian bere jaialdia izan dute. Gabon kantak, sari banaketak, denetik izan dute.
Egun beteak izan dira pasatu ditugun hauek. Floreaga Ikastetxearen izenean MILA ESKER! hau guztia gauzatzeko ahalegina eta lana egin duzuen guztioi.














Utzi erantzuna