Agertu da Beningo Zozketako sariaren irabazlea, Juan Cruz Conde. Zenbaki sariduna 8396a izan da, azaroko 3ko Itsuen zozketaren arabera. Saria honako hau da: Imanol Agirretxe Errealeko jokalariak emaniko kamiseta, berak sinatua; Migel Zubizarreta “Bolante” eta Maite Agirre “Krispin” margolarien bi koadro bikain, eta Joseba Jatetxean bi lagunentzat bazkari edo afaria.
Hainbat denda eta erakundek ere lagundu dute zozketa antolatzen: Joseba Jatetxeak, Plaza Berri Sportek, Jasokunde Kooperatibak eta FK kopistegiak.
Zozketako txartel ia guztiak saldu dira. Jaso den dirua Beningo Porto Novora bidaliko da, salestarrek zuzentzen duten kaleko umeen aldeko proiektura. Proiektu hori eta Azkoitiko salestar komunitatea eta Floreaga ikastetxea elkarrekin adiskidetasun harremanetan daude. Guztioi mila esker!!
Hitzak eta argazkiak: Juan Inazio Sudupe










Utzi erantzuna