Haurtzaroa da jaiotza eta nerabezaroaren bitartean zabaltzen den bizitzaren aldia, eta ezaugarri nagusiak hazkundea eta garapen fisiologikoa eta intelektuala ditu. Prozesu horiek bermatzeko elikadura eta nutrizio egokiak ezinbestekoak dira.
Gaiaren garrantziaz jabeturik, hitzaldi bat antolatu dugu.
Eguna: azaroaren 8an, ostirala.
Ordua: 18:30ean.
Lekua: On Bosco aretoan (antzokia).
Hizlariak: Laida Ardanaz eta Lierni Goicoechea (elikaduran adituak).
Hizkuntza: Euskara.
Edukiak (programa): Elikadura eta Nutrizioa Haurtzaroan.
a) Nutrizio etapak:
Edoskitzaroa eta elikadura osagarria
Haurtzaroa: testuratan egokitutako elikadura
b) Menu osasuntsu batentzako oinarriak.
Otorduen garrantzia eta konposizioa
Elikagaien kontsumo maiztasuna eta anoak
Nola osatu otorduak
Sukaldaritza-teknikak baliabide gisa
c) Hazkuntza osasungarria.
Hazkuntza egokiaren jarraipena
Dieta bereziak
Interesgarria izango delakoan, parte hartzera eta ikastera animatu nahi zaituztegu.
Oharra: Haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Zerbitzu hau erabili nahi dutenek ikastetxeko idazkaritzan izena eman beharko dute azaroaren 6a baino lehen.









Utzi erantzuna