Azken urteetan bezala, Azkoitiko Gazteak eta Garapena gobernuz kanpoko erakundeak, Beningo kaleko umeen aldeko zozketa antolatu du.
Saria honako hau da: Imanol Agirretxe Errealeko jokalariak emaniko kamiseta, berak sinatua; Migel Zubizarreta “Bolante” eta Maite Agirre “Krispin” margolarien bi koadro bikain, eta Joseba Jatetxean bi lagunentzat bazkari edo afaria. Saria Sabinoren Harategian ikus daiteke, Goiko kalean.
Txartelak euro baten saltzen dira. Zenbaki saridunak azaroaren 3ko eta 4ko (erreserba) Itsuen zenbakiak izango dira.
Hainbat denda eta erakundek lagundu dute, gainera, zozketa antolatzen: Joseba Jatetxeak, Plaza Berri Sportek, Jasokunde Kooperatibak eta FK kopistegiak. Guztiei mila esker.
Jasoko den dirua Beningo Porto Novora bidaliko da, salestarrek zuzentzen duten kaleko umeen aldeko proiektura. Proiektu hori eta Azkoitiko salestar komunitatea eta Floreaga ikastetxea elkarrekin adiskidetasun harremanetan daude. Guztioi mila esker!!











Utzi erantzuna