ARGAZKI ASKO IKUSTEN DIRA floreaga.eus-en
Gure webgunearen bidez FLOREAGAko eguneroko martxa islatu nahi izaten dugu. Informazio asko zabaltzen da webgune honen bidez, asko da bertan idatzitakoa, baina askotan argazkiak izaten dira neska-mutilek egiten eta bizitzen dutena ondoen erakusten dutenak .
Irailaren 11n, atzo, 3.000.000 argazki ikustera iritsi ginen. Berez askoz argazki gehiago ikusi da; izan ere klik batean albumeko argazki guztiak ikus daitezke, baina klik horrek bakarraren balioa du kontaketarako.
Estatistikek ez gaituzte itotzen, baina eskainitako zerbitzua pertsona askok erabiltzeak jarraitzeko indarra ematen digu.










Utzi erantzuna