Ikasle gehienek 2013-14 ikasturteari hasiera eman diote.
Irailaren 3an Haur Eskolakoak hasi ziren, eta gaur, 9an, gainontzeko guztiak. Batzuk irribarrez etorri dira, beste batzuk ez hainbeste. Batzuentzat beraien lehenengo ikasturtea, beste batzuentzat azkena.
LHkoak ikasturtero bezala Urrategira bidean jarri dira. Modu polita ikasturtea hasteko! Bidean udako pasadizo guztiak elkarri kontatzeaz gain, aspaldi ikusi gabeko ikaskideak eta irakasleak ikusteko aukera izan dute.
Haur Hezkuntzako ikasleak 10etan hasi dira. Beraien gurasoez lagunduta geletara poliki-poliki joan dira. Gaur andereño eta gela berria ezagutzeko aukera izan dute. Hurrengo egunetan lanean serioago hasiko direla esan digute.
DBHko ikasleak 10etan elkartu dira On Bosco antzokian, bertan aurkezpena izan dute, jarraian geletara igo dira beraien tutoreen bidez ordutegia eta beste zehaztasuna batzuk ezagutzera.
Urrategiko LHkoen argazkiak: Juan Carlos Orodea, Maribel García, Maria Arenas, Yohana Irureta, Ana Ruiz de Azua eta Reyes Alberdi














Utzi erantzuna