Aste Santu ondoren ekin genion irristaketa ikastaroari astelehenetan. Pili Villanueva irakaslearekin aritu gara, berak hain ongi menperatzen duen kirolaren sekretu guztiak ezagutzen.
15 haur inguru ibili dira 8 astez kirol honen nondik norakoak ikasten. Batzuk, jada, aurreko ikasturtean ere jardun zuten irristaketan; beste batzuentzat hastapen ikastaroa izan da. Denak primeran ibili dira, bakoitzak zekienetik abiatu eta denek zerbait berria ikasi baitute.
Proiektu honek Europako Komisioaren diru laguntza jaso du, Gaztedia Ekintzan programaren barruan.










Utzi erantzuna