Goizeko 7:00ak. Guztiok lo aurpegiarekin motxila prestatzen egun luze bat genuelako aurretik. Goiz iritsi ginen gure helmugara, baina bertakoak azkoitiarrak iritsi zirela segituan konturatu ziren. Trena hartu bezain pronto gure frantsesa praktikatzen hasi ginen. Bidaian zehar paisaia politak ikusi genituen eta hor aritu ginen turistei esaten “C’est très joli”, beraiek hitz egiten jarraitzen zuten bitartean. Gora iritsitakoan….. “quel paysage!” Argazki batzuk atera, paisaiaz gozatu eta berriro jaitsi ginen. Behin autobusa hartutakoan Sarara joan ginen. Bertan lagun artean izozki batez gozatzeko aukera izan genuen eguzkia hartu bitartean. Bidaiari amaiera emateko… nooooola ez… talde argazkia atera eta, Iparraldea atzean utzita, guztiok esan genuen: “Au revoir La Rhune!!”
Hitzak: Jone Rodriguez eta Enara Beitia
Argazkiak: Jesus Larrañaga











Utzi erantzuna