2012-2013 ikasturtean “HONDAKINAK” gaia landu dugu Azkoitia-Azpeitiako ikastetxeak EA21 proiektuaren barne.
Maiatzaren 16an udaletxera joan ginen urte osoko lanak zinegotziei azaltzeko.
Udalean aurkeztutako powerra ikusi nahi izan ezkero
Eskolen arteko foroan honako proposamenak adostu genituen bi ikastetxeko eko-ordezkariok eta alkateari jakinarazi genizkion.
1.Eskolako Agenda 21eko informazioa Kontsejupetik aldizkarian zabaldu eta erabili hondakinen inguruko informazioa herritarrei helarazteko, adibidez, gauzak konpontzeko lekuak. Gainera, aldizkaria Internetez jasotzeko aukera eman.
2.Informazioa hizkuntza desberdinetan zabaldu, atzerritarrak egoeraz jabetzeko.
3.Zergatik daude hainbeste errefusa edukiontzi? Ez dira beharrezkoak. Materia organikoa gure zabor poltsaren % 52a izanik, edukiontzi marroi gehiago beharko lukete. Herritarrei errazago egiten zaie etxe aurreko errefusa biltzen duen edukiontzira botatzea. Eskakizuna honakoa da: gehitu edukiontzi marroia eta errefusa biltzen duten edukiontziak gutxitu
4.Kaleko zakarrontzi txikietan gaikako bilketa egiteko aukera eman, lau zati bereiziz. Eta kale garbitzaileek poltsa desberdinetan sailkatu kaleko zaborra.
5.Zakarrontzi erakargarriak jarri.
6.Orain arteko kanpainak ez dituzte lortu guk nahi genituzkeen emaitzak. Horretarako beste sistema batzuk probatu: etxepeko bilerak aprobetxatu, boluntarioak edo udal langileak prestatu zaborrak kontrolatzeko eta sailkapenean herritarrak laguntzeko.
Hau izan da aurten egindako lanen laburpena. Gertuagotik ezagutu nahi baduzue, maiatzaren 31an plazan gonbidatuta zaudete. Eskerrik asko!









Utzi erantzuna